Auzoka 117 zenbakia
2013-05-23Zer uste duzu dagoela bizitza ostean?
2013-05-23Zenbait pertsonek hil ondoren gertatuko denari beldurra diote. Beste batzuek, berriz, bestelako izaki bihurtuko garela uste dute. Zuk zer uste duzu dagoela heriotza eta gero? Paradisua, zerua edo mamuen erreinua? Gure gelakideek iritzi ezberdinak dituzte. Baina, haien ustetan, argi dago ez garela lurrean usteldu eta hezurretan geratuko.
NAROA AGIRRE: “Pertikan, urtetik urtera joan behar dudala gero eta argiago daukat”
2013-05-23
Santo Tomas Lizeoan ikasle zela hasi zen Naroa Agirre atletismoan, ikastolako gimnasioan makila zahar batekin jolasean. Handik Anoetako atletismo pistara, eta pertikari esker, ETB-n dagoen kalerik ezagunenera: Goenkalera. Ingurugiro zientziak ikasi zituen eta orain praktikak egiten ari da gure artean. Aukera hori ezin izan dugu galdu, eta elkarrizketa egin diogu Naroari.
Eko azoka, kontsumo taldea
2013-05-23
Kontsumo taldeak, ekoiztutako nekazal produktu jakin batzuk gertuko baserritar bati zuzenean erosteko osatutako taldeak dira. Baserritarrak, astero bere produktuekin osatutako otarrak prestatzen dio kontsumitzaile bakoitzari, eta hauetako bakoitzak hilean behin, kuota bat ordaintzen dio baserritarrari. Otarra osatzen duten produktuen kantitatea, ordaintzen den kuotaren araberakoa izan ohi da, taldeko kontsumitzaile guztientzat, hilero berdina.
8.000.000 $-ko iPhone bat
2013-05-23
Bitxikeria baino, erotzeko moduko berri bat dakarkizuegu. Eta ez da ahuntzaren gauerdiko eztula! Urte honetan, Britainiako bitxigile batek, 500 diamante baino gehiago jarri ditu iPhone batean. Mugikorra pizteko botoiari, diamante arrosa bat itsatsi dio. Baina, ez edozein diamante, 7,6 kilatezko diamante bat baizik! Bitxigile honek, urrezko WII bat ere egin du. Sormen handiko bitxigile honek ez dauka mugarik. Zer izango ote da hurrena?
DBH 1 MUNDAIZ IKASTETXEA
Dinosauro baten arrautza Bilbon
2013-05-23
Arrautza erraldoi batek Guggenheim museoaren parean zegoen auto bat txikitu du. Gertakariak, Twitterreko erabiltzaileak aztoratu ditu eta hainbat pertsona gertatutakoa ikustera hurbildu dira. Dirudienez, street marketing kanpaina bat egon daiteke albiste honen atzean, baina oraindik ez da ekimenaren egilearen berri izan. Orain, ekimenaren egilea nor den edota arrautzaren ama agertu arte itxaron beharko dugu. Adi!
DBH 1 MUNDAIZ IKASTETXEA
10.000 krokodiloren ihesaldia Hegoafrikan
2013-05-23
Hegoafrikan krokodiloen haztegi ugari daude, ibaietan bizi diren animali hauen larruazala, luxuzko produktuak egiteko saltzen delako. Duela gutxi, Hegoafrikan izandako uholdeak aprobetxatuz, haztegi batetik 10.000 krokodilok ihes egitea lortu zuten, horietako asko Limpopo ibaira iritsiz. Poliziak, ihes egindako krokodiloen ehiza hasi du, zenbait bizilagun, krokodiloak eskuekin harrapatzen hasi baitira, nahiz eta, momentuz, ez dagoen gizakiei egindako erasoen berririk. Poliziak, gauean harrapatzen ditu animalia gehien, errazagoa baita krokodiloak iluntasunean antzematea, begiek distira gorria dutelako. Azkenik, krokodilo gehienak ez dira bi metroko luzerara iristen, baina, hala ere, Hegoafrikako eta Zimbaweko Poliziak Limpopo ibaiko uretan ez sartzeko gomendioa eman die inguruko herritarrei.
DBH 1 MUNDAIZ IKASTETXEA
Burmuin bat, bi burmuin
2013-05-23
Gizakiak burmuin bakarrarekin konformatu behar dugu. Baina, badira bat baino gehiago duten pertsonak. Horietako bat da Adela Calero, hiru burmuin dituen emakumea. Adela, Houstonen bizi da, bi urterekin hiru hizkuntza hitz egiteko gai zen (alemana, frantsesa, eta gaztelania) eta egun, NASA-rentzako egiten du lan. Ezkonduta dago eta bere senarra iturgina da. Bere adimen gaitasuna 386koa da, Aristoteles eta Einstein juntu baino azkarragoa delarik. Antzeko kasu bat Ricardo Hesserena da. Hau lau burmuinekin jaio zen, baina bi bakarrik erabili ahal ditu.
DBH 1 MUNDAIZ IKASTETXEA
ANDER GARMENDIA: “Futbolean lagun asko egiteaz gain, asko ikasi dut”
2013-05-23
Txikitatik gustatu izan zaio Ander Garmendiari futbolean aritzea. Hasiera batean, aitak bultzatuta hasi zen jolasten eta ondoren eskolako patioan. Horrela, Sanse eta Vasconia bezalako taldeetan aritu ostean, egun, Errealean ari da. Futbolean ondo pasatzeaz gain, lagun asko egin ditu eta gauza ugari ikasi. Jarraian Anderrek esandakoak.
Ashley Michele Greene. Crepusculo filmeko Alice Cullen aktoresak film berria egin du
2013-05-23
1987ko otsailaren 21ean jaio zen Jacksonvillen (Florida). Hasieran, modeloa izan nahi zuen, baina interpretazio klaseak hartu ondoren, alde batera utzi zuen modelo izateko ideia eta aktoresa lanei heldu zien. Gauzak horrela, Crepusculo filmarekin egin zen ezagun. Orain, Alice Cullenen papera alde batera utzirik, pelikula berria egin du, LOL izenekoa (Laughing Out Loud), Miley Cyrus eta Demi Moore aktoresekin batera.